Idoia Irastorza Psikoterapia · Bilbo

"Tiene que haber antes caos en uno mismo
para dar luz a una estrella danzante"
- NIETZSCHE –
"Beharrezkoa da aurretik kaosa norbere baitan izatea,
izar dantzari bat erditzeko"
- NIETZSCHE –

Nola egiten dut?

Psikoterapia tratamendu-eredu bat da eta 2 pertsonen (psikoterapeuta eta bezeroa) arteko harremanean oinarritzen da, eta bezeroaren identitate psikologikoaren integrazioa eta ongizatea ditu helburu.

Psikoterapiako lehen saioak pertsona oro har eta tratatu beharreko egoera espezifikoa ebaluatzera bideratzen dira.

Lortutako informazioarekin, bezeroarekin adostutako helburu terapeutiko batzuk markatzen dira.

Orokorrean, saioak astean behin egiten dira hasiera batean, eta pixkanaka saioen arteko denbora-tartea handitzen da pertsonaren beharrizanetara egokituz.

Markatutako helburuak lortzen direnean eta bezeroa ongi dagoenean amaitzen da terapia.

Prestakuntza

  • Denbora Mugatuko Psikoterapiako Masterra.
  • aurtzaroko eta nerabezaroko nahasmenduetan DMPrekin egindako esku-hartzean aditua. Antsietate-nahasmenduak, nahasmendu afektiboak eta min kronikoa, Nahasmendu psikosomatikoak, Elkarrekiko Interakzio Terapia.
  • Denbora Mugatuko Psikoterapiaren Europako Institutuko kidea.

{ Denbora Mugatuko Psikoterapiaren helburua, pertsona sufrimendutik gogobetetasunera denbora-epe mugatu batean pasa dadin lortzea da. Hainbat teknikaren bitartez, oroimen traumatikoak bazter utzi eta oroimen emozional egokigarriagoak eta osasungarriagoak nagusituko dira. }

  • Psikoterapia Integratiboko prestakuntza BIOS. Gabinete de Psicología Clínica.

{ Integratiboa hitzak hainbat esanahi ditu. Nortasuna integratzeko prozesua adierazten du. Norberaren alderdi arbuiatuak, ez-kontzienteak edo konpondu gabeak asimilatzea eta horiek nortasun kohesionatu baten zati bihurtzea. Pertsonaren sistema afektibo, kognitibo, konduktual, fisiologiko eta espiritualen elkartzea ere adierazten du, eta ikusmolde psikologiko desberdinak integratzen ditu ikuspegi dinamiko batetik. }

  • Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterra. Deustuko Unibertsitatea. Emakundek kofinantzatua.
  • Lizentziatura Deustun. 1996.

Lan-esperientzia

2015 – Gaur egun arte

  • Kontsulta propioa Bilbon.

2005 – 2014

  • Psikologoa.
  • Terapia indibiduala eta taldekoa tratu txarren biktima diren emakumeentzako.
  • Bizkaiko Birgizarteratze Institutua. GAKOA programa.

2002 -2003

  • Tratu txarrak jasan dituzten emakumeen “Case Manager”.
  • Counseling indibiduala eta taldekoa. Gatazka-konponketa, bitartekaritza.
  • Brennan House. The Riley Center. San Francisco. USA.
  • Genero-indarkeriako programa trantsizionala.

1999 – 2002

  • Aholkulari klinikoa.
  • Counseling individual y de familia. La Posada. Progress Fundation. San Francisco. USA.

Nor naiz?

48 C.2.2.12309 (Osasun Zentro zenbakia)

Niretzat, psikologia, giza psikearen funtzionamenduan adituak diren eta interesatuta dauden pertsonek historian zehar gauzatutako jakinduria- eta ezagutza-arloa da, psikea jaiotzatik heriotzara arte etengabeko bilakaera eta eraldakuntzan baitago.

Gizakiaren helburu nagusia, nire ustez, ongizate propioaren eta/edo kolektiboaren bilaketa da. Gure erantzukizuna, gure potentziala ahal den neurri handienean lortu eta garatzeko gai izatea da.

Psikoterapiak aukera handi bat ematen digu, ingurune jakin batean euren egokitzapen-funtzioa edo egoera desberdinen aurrean babes-funtzioa bete zuten baina jadanik balio ez zaizkigun eta gure bizitza murrizten duten portaera- eta pentsamolde-ereduak desegiteko aukera, hain zuzen ere.

psicologia
Harreman terapeutikoaren bitartez egoera horien aurrean distantzia hartzeko gai gara, egoa mugatzen duten estrategiak desikasiz, pixkanaka gure funts propio bihurtu gaitezen. Horren eskutik dator ongizatea.

"Errepikapena bizitzaren oinarria da. Gure bizitzak ere, indibidualak eta kolektiboa, errepikatzen diren xehetasunez eratuta daude. Errepikatuz eraldatu egin daitezke kontzientziari esker, eta aldi berean euren funtsa kontserbatzen dute, fraktal batek bezala". JEAN-FRANCOIS VEZINA

Zer egiten dut?

Nire esku-hartzerako arloa batez ere traumari zuzenduta dago.

Genero-indarkeria

Pertsona maite bat galtzea.

Harreman esanguratsu baten amaiera.

Esperientzia umiliagarri eta mingarria.

Trauma psikologiko deritzo norbanakoaren ongizatea edo bizitza erabat mehatxatzen duen gertakariari, eta gertakari horrek norbanakoaren egitura mentalean edo bizitza emozionalean duen ondorioari.

Trauma psikologikoak atsekabea dakar, inpotentzia-sentsazioa, norbere baliabideen eraginkortasunik ezaren sentsazioa. Pertsonak, traumaren unean, amore ematen du, estutu egiten duen indar baten aurrean babesik gabe egonik. Indar hori naturatik datorrenean, natura-hondamendiei buruz ari gara. Indar hori beste gizaki batetik datorrenean, basakeriei buruz ari gara.

Esperientzia traumatikoek zuzeneko inpaktua dute pertsonei kontrol-sentsazioa, konexioa eta zentzua ematen dizkien babes-sisteman.

Laguntza behar duzu?

Jar zaitez harremanetan nirekin, nik lagundu zaitzakedan moduari buruzko edozein zalantza baldin baduzu.

"Bizitza baten pribilegioa, zu benetan zarena bihurtzea da". C. JUNG

Harremana

¿Hablamos? Hitz egin dezagun!

  • Ledesma, 4 | 4º Dpto.3 | 48001 Bilbao

  • 656 799 241

  • info@idoiairastorza.com

Eskerrik asko! Zure mezua jaso dut. Laister zurekin harremanetan jarriko naiz.

Izena

E-posta

Mezua